XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Zergatik dago joera hau?

Eboluzio honen arrazoiak ikusteko goazen bakoitzaren ezaugarri garrantzitsuenak ikustera.

Pentsa dezagun pertsona bat idazmakina klasiko baten aurrean dugula.

Zer egiten du idazmakina erabiltzeko?

Erabiltzen duen prozesua gutxi gora behera hauxe da:

Teklak sakatzen dira, hitzak osatzeko, eta aldi berean, sakatutako letrak inprimatuta geratzen dira orritxo batean.

Hau da, ekintza berean sakatzen dira teklak eta ateratzen da testua inprimatuta.

Hona hemen eskema bat hau adierazteko:

Bururatzen zaizkigun ideiak

Teklak sakatu

Testua inprimatuta

Orria inprimatuta

Eskema honetan, Teklak sakatu eta Testua inprimatuta lauki berean ipini ditugu.

Honekin bi prozesu hauek batera burutzen direla, eta emaitza Orria inprimatuta dela adierazi nahi da.